📢 Mañeruko Udalaren iragarkia
Alkatesak JAKINARAZTEN DU:
Udalak, 2024ko urriaren 10eko bilkuran, udalerriko belarren esleipena hiru loretan egitea erabaki du, Mañeruko Udalaren komunalen aprobetxamenduari buruzko Ordenantzan adierazitako prozedura jarraituz.
Ordenantzako 3. artikuluaren arabera, udalerriko komunalen aprobetxamenduen onuradunak izan daitezke honako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
🔹 Adinez nagusia izatea, emantzipatutako adingabea edo judizialki gaitua izatea, edo behar bezala eratua dagoen pertsona juridikoa izatea.
🔹 Udal erroldan urtebetez gutxienez bizilagun gisa inskribatuta egotea.
🔹 Mañerun modu jarraituan eta benetan urtean bederatzi hilabetez bizitzea.
🔹 Abeltzaintza-jardueran aritzea, Udalaren iritziz behar bezala egiaztatuta.
🔹 Mañeruko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek 15 eguneko epea dute belarren esleipena eskatzeko. Eskabidearekin batera, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute.
💰 Loteen esleipen-prezioak (aprofetxamenduaren benetako balioaren %90ean kalkulatuak):
1️⃣ Iparraldeko eremukoa (Camino autobiatik hasita): 882,90 euro
2️⃣ Herriko edo erdi eremukoa 1.000,80 euro
3️⃣ Soto eta Salbaces eremuko edo hegoaldea: 2.033,73 euro
Informazio gehiago edo kontsultak egiteko, jarri harremanetan Udalarekin.