Mañeruko Udala
Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gaitzazu

1.1.1 Geografia:
Mañeruibarko eskualde geografikoan kokatutako herri ederra da Mañeru, Lizarrako Merindadearen barruan. Ibarra gainerako udalerri hauek osatzen dute: Artazuk, Ziraukik eta Girgillaok
Ibarrak 84,2 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Geologikoki, Arga ibaitik Allozko diapiroraino zabaltzen den sakonune luzea da. Erdiko gunea igeltsu, hareharri, lohi eta buztin gorriez osturik dago, hertzeetan, aldiz, tuparri eta hareharriak dira nagusi.
Mañeruko udalerriak muga egiten du iparrean Girgillaorekin, ekialdean Artazu eta Garesekin, hegoaldean Mendigorriarekin eta mendebaldean Ziraukirekin. Topografikoki lurrak behera egiten du mendebaldetik ekialdera, Zirauki eta Girgillaoko mugan dituen 756 metroetatik 313 metroetaraino Arga ibarrera iristen denean.
Campollanoko eta Soto Aldeako ibaiaren meandroek osatzen dute Gares eta Mendigorriarekin udalerriko muga.
456 metroko altitudea du eta Iruñearekiko distantzia 26 kilometrokoa da.
Mañeruko biztanleria, logikoa denez, aldatu da historian zehar. Erreferentzia gisa, urte batzuk hartuko ditugu Erdi Arotik gaur egun arte.
Erdi Aroko datuak “fuegoen” bidez mugatzen ziren, eta bakoitzari 4,5 biztanle dagozkio. 1350ean 32 “fuego” zituen (144 biztanle). 1366an bakarrik 10 ziren (44 biztanle) ziur aski aldika izaten ziren izurriak zirela medio. 1553 urtean Fuegoak 70 ziren jada (315 biztanle) eta igoera izan zuten 1646an 78 izatera iritsi arte. Garai populatuena 1860ko hamarkada izan zen ia 1.100 biztanle izatera iritsi arte. Hortik aurrera beherakada geldoa baina etengabekoa izan zen: 1.100 biztanle ziren 1900. urtean eta 700 1950an. 1986an, izatezko 362 biztanle zituen eta 403 zuzenbidezko. Gaur egun 382 biztanle dira 35 biztanle km. kuadro bakoitzeko
Mañeruko ekonomia dibertsifikatua da. Nekazaritza arloan lehorreko belarkara nagusitzen da baina hori ez da beti horrelakorik izan. Mahatsondoen Filoxera baino lehen, horrek 540 hektarea betetzen zituen baina inoiz ezin izan zuen aurreko hedapena berreskuratu.
Gaur egun 112 hektarea daude landatuta labore horrekin. Belarki-laboreak eta lugorriak 458 hektarea dira, olibadia eta fruta-arbolak, berriz, 30 hektarea. Abeltzaintzari dagokionez, ardi-azienda nabarmentzen da.
Bigarren sektorean, honako hauek aipatu behar dira igeltsu lantegia, upeltegi ardo-kooperatiba, ardoa Belardi izenarekin merkaturatzen duena, aluminiozko bi aroztegiak, egurrezko beste bat, nekazaritzako makinen tailerra eta elektrizitate tailerra.
1908. urtean, Caja Rural Nekazaritzako Kooperatiba sortu zen, 1950 San Pedro Olio-Errota Kooperatiba eta 1959an “La Cruz” Upategi Kooperatiboa
1.1.2 Natura
Iparraldeko lurrean buztina eta hareharria ugari dira, gainerakoan, aldiz, igeltsu, buztina eta kareharri gorriak dira nagusi.
Klima mediterraneo kontinentala da.
Urteko batez besteko tenperatura 12ºtik 14ºra bitarte izaten da. Prezipitazioak, oso irregularrak, urtean 500 eta 800 mm ingurukoak izaten dira eta 60-100 egunetan erortzen dira.
Bere parajeetan mota guztietako hegaztiek habia egiten dute: putreak, arrano beltzak, eta ehiza xeheko animaliak.
1.1.3 Historia:
Erreferentziarik zaharrenak erromatar garaikoak dira, eta garai horretakoa da Mercurioren estatua K. ondoko II. mendekoa, erromako inperio garaikoa.
Errege-jaurgoa izan zen eta Santxo VI. Jakitunak Urteko zerga 700 soldatara jaitsi zuen 1193 urtean, hainbat foru ematen zion aldi berean. Irantzuko monastegiak eta Jerusalemgo San Joan Ospitaleko ordena militarrak onibarrak izan zituzten udalerrian . Ordena honek 1290 bere nekazariak ez zituztela besterenduko erregeari ez bazen. Eliza beraiena zen eta1351 Iruñeako apezpikuak egindako hamarrenaren lagapenari etekina atera zion.1555 Mañeru aske geratu zen Garesko Gurutzearen Komentuari 800 dukat ordaindu ondoren
1630. urtean Mañeruibartik administratiboki bereizi zen. 1665 hiribilduak Korteetako eserlekua erosi zion erregeari, baina 11 urte beranduago erregalia hori bertan behera gelditu zen.
XVIII. mendearen bukaeran, hiribilduak bazuen tabako administrazioa; olioa eta, batez ere, ardoa produktu nagusiak ziren. Dagoeneko, parpailaren industria maldan behera zegoen.
1848an mutilen eskola zegoen eta 94 ikasle zituen, irakasleak 4.000 realak irabazten zituen. Bazegoen ere nesken eskola bat72 ikasle zeudelarik eta irakaslearen ordaina 2.000 errealekoa zen. Kopuru hauek alde batetik ikasleen aportazioekin eta bestetik udalak zituen fondoekin betetzen ziren
Garai berean, XIX mendeko erdialdean, herritarrek aukeratutako bikario batek eta bost benefiziodunek zuzentzen zuten eliza nagusia, honen hornidura erregeari eta Garesko San Juan konbentuari zegokien.
1820 inguruan, herrian, olio errotaz gainera, errota bat zegoen eta pattarra egiteko hainbat lantegi. Hala ere, ekoizpen nagusia ardoarena zen, eta industria jardueren artean igeltsua ateratzea zen nabariena.
Mañeru lehenengo Gerra Karlistaren eszenatokia izan zen (1833-1840). Fernandez de Cordoba jenerala, Larragako gotortzearen aurka ari ziren hainbat batailoi karlista Mañerutik joanarazi zituen .
XX. mendean Mañeruk industrializazioaren eragina jasan zuen eta, horren ondorioz gazteek alde egin zuten. Gaur egun biztanleriak igo egin du urbanizazio berriei esker eta komunikazioen hobekuntzari esker.
1.1.4 Artea:

Udalerriko heraldika: Mañeruko armarria lau kuarteletan banatuta dago. Lehendabizikoan, urdina, urrezko gaztelua dago . Bigarrenean, gorria, otsoa kolore naturaleko harkaitzen gainean paseatzen. Hirugarrenean, gorria, Nafarroako urrezko kateak. Laugarrenean, urdina, hiru urrezko makilak. Koroa ireki bat da tinbrea.
Udaletxea: Foruen Plazan dago XIX. mendearen bukaeran eraiki zuten. Eraikin berean kontsultategia, eskolak eta liburutegia daude
Erdi aroan sormena izan zuen hiribilduaren trazadura du Mañeruko herri guneak: irregularra eta malkartsua. Gune ireki zabalen inguruan antolaturik dago, hala nola, San Pedro plaza, bertan parrokia dago, eta maila baxuago batean, Foruen plaza eta laugunea, hortik ateratzen dira kale nagusian bat egiten duten kaleek. Kale eta plazetan hiru gorputzetako edo gehiagoko etxeak daude, ilaratan kokaturik harlanduxkoez eta izkinetan eta baoen markoetan harlanduez eginak.
Fatxadaren ardatzean, edo zertxobait alboratuta, harrizko ateburu handiak edo dobela handiko erdi-puntuko arkuak dituzten ate nagusiak irekitzen dira
Horien gainetik agertzen ohi dira armarri nabarmenak XVI eta XIX urte bitartekoan eginak
Alde horretatik, Luna kalea aipatu behar da armarri asko eta trazadura irregularra dituelako.
Frontoi okerra duen XVIII. mendeko iturri neoklasikoa, izan zen urtean zehar bizilagunen elkargune eta desadostasunen topagunea.
Iruñearako bidean, XVI mendeko aken herenaldian egindako gurutzadura. Oinarri poligonala du eta gainean kapitel konposatua duen zutabe poligonala asentatzen da. Gurutze batek errematatzen du multzoa, aurrealdean gurutzatuaren irudia dago eta atzealdean ama birjina haurrarekin eta kerubin bat. Irudiak estilo erromanistakoak dira.
San Pedro Apostoluaren eliza, XVIII. mende amaierako eraikin neoklasikoa da, eta XVI. mendean Juanes maisuak eta haren seme Pedro Urbietak egindako tenplu zaharra ordezkatzeko eraiki zen. Eraikinaren zati bat XVI. mendeko egitura aprobetxatuz eraiki zen. Santos Angel Otxandategi arkitekto neoklasikoaren obra nagusitzat jotzen da.
Parrokiak gurutze latindarraren oinarria dauka, eta linternadun laranja erdiko gangez estalitako gurutzeria zabala.
Tenpluaren oinetan, barruko egituran ezarritako koru altua dago, XVI. mendeko dorrearen egitura aprobetxatuz.
Elizaren kanpoaldean, harlanduzko hormak eta ezaugarri neoklasikoak nabarmentzen dira. Sarrerak, dinteldun atea dauka, eta horren gainean, San Pedroren XVI. mendeko irudi bat dago.
Dorrea Bi gorputzez osatuta dago: behekoa XVI. mendekoa da eta kanpandorrea, XVIII. mendean barroko estiloan egin zen
Eliza barruko erretaula nagusia Victor Eusak diseinatu zuen eta Arrietak gauzatu zuen 1930. urtearen inguruan eredu neoklasikoak erabilita. Erretaularen erdian San Pedro, San Fermin eta Frantzisko Xabierren egurrezko irudiak daude.

Elizan dauden beste lan artistiko batzuk:1606an Najerako santa Mariatik ekarritako erlikien bilduma. Errosarioko ama birjinaren, Santa Barbara San Andres eta beste hainbat santuren eskulturak, denak beraien erlikiekin. Mañeruko elizan erlikien oparotasuna deigarria da.
Elizan badaude baita ere Bernabe Imberto tailerretik ateratako gurutziltzatu baten, Santa Barbararen eta Errosarioko Ama Birjinaren taillak. Aldi berean, aipatzekoak dira Bernabe Imbertok XVI mendean erromanista estiloan egindako Errosarioko Ama Birjinaren eta Santa Katalinaren taulak
Parrokiako koroan XIX. mendeko bukaeran Zaragozako Roqués anaiek egindako organoa. Kalitate oneko tutueria du eta 1982. urtean zaharberritua izan zen.
Santa Barbarako baseliza mendian dago, herritik ordu erdi batera oinez, landa estilokoa da eta orain dela urte batzuk zaharberritua izan zen. Barruan, XVII. mendeko bigarren erdialdeko erretaula barrokoa aurkitu dezakegu.
1.1.5 Tradizioak
Neguko solstizioaren iritsiera sute handi batekin iragarri egiten da
Abenduaren 7ko gauan, Inmaculada kalean sua pizten da. Aintzinean haurrek menditik ekartzen zituzten sastrakak egur handiz ordezkatu dira, horrela sugarrak altuera ahal den handiena lor dezaten
Kaleko bizilagunek beraien upategiak irekitzen dituzte Mañeruko ardoa eta otamenak eskaintzen.
Nagusiek egiten dute erronda Upategi betetik bestera. Gazteek, aldiz, sutearen inguruan afaltzen dute eta parrandak ordu txikiak arte jarraitzen du.
1.1.6 JAIAK:
Urtean zehar hainbat jai ospatzen dira. Iraileko lehenengo igandean herriko jaietako egun handia da. Ia aste osoa ongi pasatzeko; aukera zabala dago zezenketak, musika…Mahaiaren inguruan biltzen dira mañeruarrak herri bazkari eta afarietan, bai plazan, bai koadrilek dituzten lokaletan eta bazkalondokoak gau osoan zehar luzatzen dira.

Ekainaren 29an,San Pedro Mañeruko patroiaren omenezko jaiak izaten dira. Herriko “jai txikiak” dira eta bi egun irauten dute.
Urtean zehar, jaiek eguneroko bizitza alaitzen dute. Abenduaren 4an Santa Barbara eguna ospatzen da eta herritarrek harenganako debozio handia dute. Baseliza, mendian kokatua dago, eta maiatzaren 1ean herritarrak erromerian joaten dira.
2003 urtetik abenduaren 24ko arratsaldean Mañeru Olentzeroren bisitaren zain egoten da. Bera lagunduz, herriko kaleetan barna ibiltzen dira mañeruarrak gabon-kantak abesten eta denek gaztainak eta txistorra meriendatzen dute.
Erregeen kabalkada antzinako tradizioa da. Erregek opariz beterik etortzen dira eta, elizan, haurren artean banatzen dituzte.
1.1.7 Hizkuntza
Gaztelania hitz egiten da nagusiki, baina haur gehienek, nerabeek eta gero eta heldu gehiagok ulertzen eta hitz egiten dute euskaraz.

1.1.8 Gastronomia:
Ardoen kalitateari esker Mañeru erreferente bihurtu da Nafarroa osoan.
Upeltegian ardo beltzak, gorriak eta zuriak egiten dira. 1981 eta 1989 urte bitartean, Nafarroako sor-markaren kontseilu arautzaileak antolatutako Ardoen kalitatearen lehiaketan hamahiru sari jaso zituzten.
Azpimarratu behar dugu sari horietatik 10 lehenengo sariak izan zirela, eta 2 ohorezko aipamenak. Urteko ekoizpen osoa upategian bertan saltzen da neurrira edo botiletan
LEYENDA: La cruz del aceitero.